Gure negarren erreka,
Bihotzetan jaio eta itsasoan hiltzen da
Distantzia,
Hondalea bezain astuna sumatzen da
Zeruan izarrak,
hegaz gure bila dauden bitartean
Izar iheskorrak beren bidaian
Zeruan zehar, desertura doaz
Inperioaren bila...
Aztiaren bila...
Non da? Mundu honen bizitza
Non da? Mundu honen...
HERIOTZA
Non da? Non da? (Non da?)
Bizitzaren heriotza?
Jada erreala bada,
Uste genuen fantasia
Fantasia...
Desertuan hautsaz besterik ez da.
Oroitzapen ta hitzak harean itotzen dira.
Abesti eta doinuak, eraman ditu haizeak.
Bihotz barruko sugarrak, erre dizkio ametsak.
Denbora kapsulan izkutatuta
Gure bihotzen (h)ondarea
Izarren eskuan nire azken eskaria
Gure arimak Unibertso bihurtzea
Inperioaren aztarnak, non dira?
Bizirik zegoenaren sua, non da?
Erreala da amestutako fantasia
Azkenean lurrak, darama zure izena.
The surprisingly comical new video from roaring metal group Red Fang is a tip of the hat to the original “Predator.” Bandcamp New & Notable Sep 12, 2016
The video for "Theurgist," from True Widow's forthcoming "Avvolgere," is as prismatic & hypnotic as the song it accompanies. Bandcamp New & Notable Aug 15, 2016